Commons:Datu egituratuak
Zer dira Commonseko datu egituratuak?
Commonseko datu egituratuak multimedia fitxategiei buruzko informazio eleanitza dira; gizakiek ulertu eta makinek ere uniformeki prozesatu ditzakete.
Oinarriak
Wikimedia Commonseko multimedia fitxategi guztiek 'Fitxategiaren informazioa' eta 'Datu egituratuak' fitxak dituzte.
Eman diezaiogun begiratu bat Wikimedia Commonseko irudi nabarmendu baten adibide sinple bati: Würfelzucker (2018).
Gehitu fitxategiei ele anitzeko irudi oinak
Fitxategiaren informazioa fitxan, fitxategiko irudi oinak gehitu ditzakezu hizkuntza askotan: fitxategiari buruzko oinarrizko deskribapen laburrak, estekarik edo wikitesturik gabeak. Fitxategiaren irudi oin horiek errazagoa egiten dute bilaketan fitxategia aurkitzea.
Zer irudikatzen (erakusten) da fitxategi batean?
Datu egituratuak fitxan, adieraz dezakezu fitxategian zer agertzen ("irudikatzen") den. Kasu honetan, hamabi azukre koxkor zuri daude. Behean duzun pantaila argazkia aldakorra da: erakusten du deskribapen elementuak eleanitzak izan daitezkeela. Datu egituratuak beste hizkuntza batean ikusteko, nahikoa duzu zure interfazearen hizkuntz ezarpenak aldatzea.
Argibideak: ikus Commons:Depicts.
Fitxategi bati buruzko beste adierazpen batzuk
Gainera, Datu egituratuak fitxan, fitxategi bat deskribatzeko informazio gehiago jar dezakezu. Adibide honek, fitxategiaren lizentzia, sortzailea eta kalitatearen ebaluazioa azaltzen du.
Argibideak: ikus Commons:Statements.
Zertarako balio dute Commonseko datu egituratuek?
Commonseko datu egituratuen bidez, errazago arakatu, bilatu eta eskuratu daiteke edukia, eta hura erabiltzeko aukera berriak hornitzen.
Irisgarritasuna hobetu
- Eleaniztunak. Etiketak 300dik gora hizkuntzatan eskaintzen dira, automatikoki gehituak.
- Irisgarritasuna. Edukia irisgarriagoa egiteko balio duen informazioa eskaintzen diote beharrizan bereziak dituzten erabiltzaileei (adibidez, itsuei edo ikusmen urrikoei).
Edukiak aurkitzeko era berriak
- Bilatzeko erraztasuna. Pertsonei edukia erraz aurkitzeko modua ematen diote, irudikatzen duenaren deskribapen hobeak eskainiz.
Edukia arakatu eta erabiltzeko era berriak
- Konektatu iturri desberdinetako ezagutza. Balio du aldi berean iturri askotako edukia eskuratzeko, eta hartara aukera berriak eskaintzen dira gai bat arakatu eta bistaratzeko.
- Arakatu bildumak eta gaiak. Edukia eskuratzen du, eta hartara bildumetan eta gaietan arakatzeko era berriak eskaintzen.
- Beste webgune eta zerbitzuentzako baliagarri. SDC datuak doakoak dira eta makinek irakur ditzakete; ondorioz, berehala erabil daitezke appetan eta beste eduki batzuetan.
Informazioaren kalitatea hobetu
- Erreferentziak dituzten datuak. Datuak beren iturrietako erreferentziekin lotu daitezke. Hartara, informazioaren jatorrizko sortzailea ikus dezakezu, eta hirugarrenek berretsi dutela.
- Kontsultarako aproposa. Balio du kontsulta bidez aldi berean 1.000 fitxategiren datu kalitatea egiaztatzeko. Hartara, pertsonek identifikatu edo zuzendu egin dezakete falta edo zaharkitua den edo zuzena ez den informazioa.
Hasteko modu erraz batzuk
- Igo fitxategi berri bat, betiere lizentzia askekoa, Wikimedia Commonsera. Eskatuko zaizu fitxategiari irudi oin eleaniztunak (laguntza orria) eta "honako hau irudikatzen du" adierazpenak (laguntza orria) gehitzeko.
- Gehitu datu egituratuak Wikimediako kapitulu batek babestutako goi-kalitateko irudiei, ISA tresnaren bitartez. (nahikoa duzu saioa hemen hastea, Wikimediako kontu batez)
Harremanetan jarri
- Erabili Commonseko datu egituratuen eztabaida orria galderak egiteko.
- Eman programazio erroreen berri eta bidali eginbide eskaerak Phabricator-en (laguntza).
Nola lagundu:
- Lagundu Commonseko datu egituratuei buruzko dokumentazioa idazten.
- Eztabaidatu eta erabaki fitxategiak nola deskribatu Commons:Datu egituratuak/Modelaketan.
Fitxategietan datu egituratuak gehitzeko tresnak
AC/DC ("Add to Commons, Descriptive Claims") sorta edizioan laguntzeko Wikimedia Commonseko gailu bat da. Balio du fitxategi multzo bati adierazpenak gehitzeko (adibidez, kategoria bat).
Cat2Data, hasiberrientzako erabiltzaile script bat da, kategoria bateko fitxategi guztiei adierazpenak gehitu ahal izateko.
Depictoren bidez, interfaze jostagarri bat erabili ahal izango duzu "honako hau irudikatzen du" adierazpenak gehitzeko. Interfazea pertsonalizatu ahal izango duzu ere, kategoria jakin batzuk edo SPARQL querieak baliatuz.
Irudien Oharrak Wikimedia Commonsen irudi oharpenei buruzko kanpainak kudeatzen dituen tresna da.

ISA hasiberriei laguntzeko tresna bat da, "depicts" adierazpenak eta irudi oin eleaniztunak fitxategietara gehitzeko.
OpenRefine Wikimedia Commonsera datu egituratuak sortaka gehitzeko tresna sendo eta malgu bat da (OpenRefine 3.6-tik).
SDC Cat-a-loten antzeko erabiltzaile scripta da, eta balio du kategoria bateko fitxategiei datu egituratuen adierazpen kopuru mugatu bat gehitzeko.
WikiCrowden bidez, "honako hau irudikatzen du" adierazpenak gehitu ahal izango dituzu irudietan klikatze hutsarekin.
Garatzaileentzako informazioa
Commonseko Datu Egituratuen garapena Phabricator-en jarraitzen da.
Commonseko Datu Egituratuak Wikibaseren softwareak garatzen du. Datuak API bidez atzitu daitezke; ikus mw:Wikibase/API dokumentazioa eskuratzeko.
Datu egituratuetarako baliatutako luzapena WikibaseMediaInfo da.
Ohiko Galderak
Zein motatako datu egituratuak gehitu behar ditut? Nola deskribatu behar dut fitxategi jakin bat datu egituratuetan?
- "Honako hau irudikatzen du" adierazpenei buruzko praktika egokien gainean, ikus Commons:Depicts.
- Beste adierazpen batzuei buruzko inspirazio eta adibideei buruz, nahikoak dituzu Modeling orriak. Lasai egin galderak hor, eta dokumentazioan zuk zeuk lagundu. Commonseko Datu Egituratuen data eredua etengabe lantzen da, eta Wikimedia Commonseko komunitateak diseinatzen du.
Nola aurkituko ditut jada datu egituratuak dituzten fitxategiak?
Datu egituratuak dituzten fitxategiak aurkitzeko, nahikoa duzu Wikimedia Commonseko bilaketa laukia erabiltzea. Adibide batzuk:
- Untxi bat (Q9394) irudikatzen duten fitxategi guztiak
- Irudi oin bat italieraz duten fitxategi guztiak
- Irudi oinean 'broccoli' hitza duten fitxategi guztiak
- Fitxategi batek CC BY-SA 4.0 lizentzia duela dioen datu egituratuen adierazpen bat duten fitxategi guztiak
- "Honako hau irudikatzen du" adierazpenik ez duten fitxategi guztiak
Erabili Commons Walkabout webgunea Commonseko Datu Egituratuetarako nabigazio interfaze xehea eskaintzen duena (ingelesez).
Nola gehitu ditzaket datu egituratuak fitxategi askori aldi berean?
Nahikoa duzu orri honetan aipatu diren tresnak erabiltzea; ikus goian.
Beste galderarik?
Eman begiratu bat Ohiko Galderak orriari.